Agenda

ITSASONDO LEGORRETA IBILALDIA

URRIAK 15 | 10:00 ITSASONDOKO PLAZAN
Itsasondoko plazatik irten eta Arama eta Altzagatik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta indarraberritu ondoren Legorretara jaitsiko gara. Legorretako plazan bazkaria izango dugu zain eta bazkalostean, jolasean eta tertulian lagunartean egoteko aukera paregabea izango dugu.

MAKROBIOTIKA IKASTAROAK

Ikasturte berriarekin bueltan gara berriro. Urtero bezala, aurten ere formazio-programa trinkoa izango dugu Itsasondoko Bizi nahi elkartean, urrian hasi eta maiatza bitartean. Programa trinko horretan beste urteetan baino tailer gutxiago izango ditugu, aurten zuen intereseko gaiak lantzeko espazio bat uztea pentsatu bait dugu.

TAILERRAK ITSASONDO 2016-2017, URRIA-MAIATZA

Jubilatu Eguna

Pasa den igandean, irailaren 25ean, jubilatuen eguna ospatu genuen Itsasondon. Meza ondoren hamaiketako ederra izan genuen jubilatuon elkartean eta ondoren, bazkaria Nautikon. Giro paregabean banatu genituen aurten ere oroigarriak zinegotzien laguntzaz eta ardo botilaren eta gaztaren zozketan irabazlea izan genuen. Jende mordoxka bildu baginen ere datorren urterako jubilatu guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu.

Orriak