Agenda

OTSAILAK 4 - MURAL ERRALDOIAK

ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI EKIMENA
2016 urtean zehar, azken urteetako ildoari jarraituz, milaka eta milaka errefuxiatuen inguruko egoera dramatikoaren berri izan dugu eta hau ezagututa, 2016ko ekainean Itsasondoko ongizate batzordeak erabaki zuen Siriar Errefuxiatuei laguntza ematea Bizi Ekin Ordiziako elkartearen bidez. Material bilketa bat egin genuen eta baita erantzun ona jaso ere. Mila esker benetan zuen alea jarri zenuten guztiori.

URTARRILAK 21 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

BIZI NAHI ELKARTEAN - 9:30
Datorren urtarrilaren 21ean proteinei buruzko tailerra izango dugu. Proteinek zer funtzio betetzen duten ikusiko dugu eta iturri desberdinak aztertuko ditugu (animalia eta landare jatorrikoak). Bakoitzaren abantaila eta desabantailak ikusiko ditugu eta balio biologiko handiko landare proteinak nola lortu ikasiko dugu. Tailer teorikoaren ondoren, tailer praktikoa izango da, eta bertan sukaldatutako guztia dastatuko dugu ondoren.
Plaza gordetzeko deitu 656 724 193 telefonora.

BAZKIDE GEHIAGO NAHI DITUZTE ARBEL-AITZ ELKARTEAN

Elkarteko bazkide egiteko kanpaina jarri du martxan Arbel-Aitz-ek. 20 bazkide behar dituzte beraien helburuak bete eta horrela, elkartea bizirik mantentzeko.
Baldintzak honakoak dira: Bazkide berria egiteko sarrera bezala 500€ ordaintzea eta hileko kuota 20€ izango da.
Interesa duenak, asteartetan 18:30tatik 20:00tara elkartera gerturatu edo 660 055 845 telefono zenbakira deitu dezake.
Arbel-Aitz elkartearen izenean bazkide izateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Orriak