ITSASONDOKO BANDERA ERREALAREN KOPAN

Errealak abiaturiko egitasmoan parte hartu genuen eta gure udalerriko bandera Gipuzkoako gainontzeko herrietakoekin batera kopa finalean izan zen, bertan fisikoki egon ezin zuten herritar zaleak ordezkatuz. Opari gisa argazki hau bidali digute, bertan dugu bandera koparen alboan.