Agenda

LIBURUAK ETXERA ZERBITZUA

Konfinamenduak irauten duen bitartean, "Liburuak etxera " zerbitzua martxan jarri dugu. 
Astero liburuak eskuratzeko aukera egongo da. Eskaerak, asteazkena arratsaldeko 8ak arte jasoko dira.Ostiral goizean etxeetara eramango zaizkizue liburuak. Segurtasun neurriak betez.Ez dira itzuli beharko, jakinarazpen berririkizan arte.Helduon katalogotik izenburu zehatzak eskatu daitezke,(eskaera orokorrak ere) haurren sailean eskaera orokorrak egingo dira. (Eskaera orokorra: Adb. nobela beltza gazteleraz, edo 6-8 urte bitarteko ipuin bat...
 

ODOL EMAILEAK

Gipuzkoako odol emaile sareak, egoera honetan ere hain beharrezkoa den odol bilketarekin jarraitzen du. Osteguna 16an, ohiko ordutegian egongo da odola emateko aukera,udaletxean. Beraiek, odol emaileak diren batzuei deituko dieten arren, norbaitek asmorik balu bertara deitu daiteke txanda hartzeko. 
30 lagun inguruk izango dute aukera odola emateko, segurtasun neurriak direla eta txandak 20 minuturo emango dira, 5 pertsonako batera gehienez hartuz. Telefono honetara deituta 943007888 txanda hartzea izango duzue. 
Animatu!

KONFINAMENDUKO KRONIKAK

Itsasondo 2.0 aldizkariko lan taldetik proposamen batekin gatoz. Apirila amaieran Itsasondo 2.0 45. alea aterako da (web eta whatsapetik zabalduko da printzipioz, aukera dagoenean paperean ateratzeko asmoz). Ale honetan KONFINAMENDUKO KRONIKAK jaso nahiko genituzke. Galdera labur batzuk prest ditugu, norbanako edo familiek beraien esperientzia kontatzeko... Parte hartzea animatzen zaretenak, idatzi telefono honetara edo idatzi itsasondo2.0@itsasondo.eus // apirilak 19 arte jasoko dira// Animatu!

Orriak