Agenda

AZAROAK 4 - EUSKARAREN MURALERAKO AUZOLANA

Eguna: 
Azaroaren 4an, Ostirala

Euskara Taldea, euskararen aldeko mezua daraman mural bat egiteko asmotan dabil. Mural hau frontoiko txoko batean egingo da, Kaxintane aldera ematen duen txokoan hain zuzen. Ez da mural arrunta izango ordea, eta izaera hori mantentzeko herritar guztion inplikazioa eskatzen digute hasier hasieratik. Hori dela eta, lehenengo deialdia luzatu digute eta bertan, horma zuriz margotuko dugu, ondoren egingo den muralarentzat oinarria prestatzeko. Beraz, dituzten asmoen berri gehiago jakin nahi baduzu eta laguntzeko prest bazaude, zatoz hitzordura!
LEKUA: HERRIKO PLAZAN

AZAROAK 6 - MENDIRA TXANGOA

Eguna: 
Azaroaren 6an, Igandea

ITSASONDOKO TXOKOAK EZAGUTU NAHI BADITUZU ZATOZ MENDI IBILALDIRA.

GOIZEKO 9:30etan HERRIKO PLAZATIK ABIATUKO GARA; URKITIK ETA IOIA ALDETIK BUELTA EMAN ETA

URKIKO ELKARTEAN HAMAIKETAKOA EGITEKO AUKERA EDERRA IZANGO DUGU!

AZAROAREN 6an GOIZEKO 9:30etan PLAZAN ELKARTUKO GARA

Eman izena!

 

 

HARTU ARGAZKI KAMERA ETA PARTE HARTU ARGAZKI LEHIAKETAN!

Informazioa gehiago: www.itsasondo.eus

 

AZAROAK 9 - IRASAGAR ETA MARMELADA IKASTAROA

Eguna: 
Azaroaren 9an, Asteazkena

Hegaluzea enbotatzeko ikastaro arrakastatsuan beste hainbat ideia atera zire eta hona hemen bat: IRASAGARRA ETA MARMELADA EGITEKO IKASTAROA. Interesa baduzu animatu eta etorri ikastarora, herriko jende desberdina elkartuko gara eta batzuek erakusten diguten bitartean besteok ikasi egingo dugu!
LEKUA: BIZI NAHI JUBILATU ELKARTEA
EGUNA: AZAROAK 9, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:00etan

AZAROAK 23 - FILMA | AMAREN ESKUAK

Eguna: 
Azaroaren 23an, Asteazkena

Nerea da eleberri honetan protagonista nagusiena. Ama ospitalean du, zehazten ez den gaixotasun batek jota, baina jendea errekonozitzeko zailtasun handiak dituela ikus daiteke. Nereari dena pilatu zaio, amaren gaixotasuna, erredakzioko lana, bikotearekin komunikazio falta, alaba ikutseko denbora eskasa eta beste askoren artean, iraganeko mamu baten antzera, erbestean egon den aspaldiko lagun baten berriak.