Agenda

AZAROAK 17 - KANTU AFARIA

Eguna: 
Azaroaren 17an, Ostirala

MENUA:
- Bakailao nahaskia
- Txerri saiheskia
- Postrea
Tikeen salneurria: Gazte eta langabetuak 15 €
                                Helduak 22 €
Tikea erosteko azken eguna AZAROAK 15, ASTEAZKENA, izango da, Lurdesen dendan eta Kaxintanen daude salgai.

AZAROAK 18 - ANTZERKIA "KARRAMARROA"

Eguna: 
Azaroaren 18an, Larunbata

Kostaldeko hondartza nudista sofistikatuenean, gorputz lirain, beltzatu, gihar puztu, depilazio eta tatuaien erdian bapatean emakume bitxi bat agertzen da. Idoia karramarro bat da. Bere burua moderno, ireki eta progresistatzat duen gizarte honen haretzaren erdian, bista izorratzen duen piztia koka ezina. “Are! Ez genituen horiek besterik behar: Futbolariak! Zertara datoz horiek naturismo leku batera bere plastikozko gorputz perfektuekin? Show baten ematera? Ez diote sekula haur izateari utzi. Beraien soinak begiratzen dituzte lasterka dabiltzala. Beraien buruak miresteko.”