AZAROAK 23 - FILMA | AMAREN ESKUAK

Nerea da eleberri honetan protagonista nagusiena. Ama ospitalean du, zehazten ez den gaixotasun batek jota, baina jendea errekonozitzeko zailtasun handiak dituela ikus daiteke. Nereari dena pilatu zaio, amaren gaixotasuna, erredakzioko lana, bikotearekin komunikazio falta, alaba ikutseko denbora eskasa eta beste askoren artean, iraganeko mamu baten antzera, erbestean egon den aspaldiko lagun baten berriak. Amaren egoera tamalgarriaren aurrean, izeko Doloresen ezinbesteko laguntza jasotzen du eta Luisak, hots, Nerearen amak, oparitzen dituen hitz solteak ulertzen laguntzen dio, bide batez, Luisak eskatzen duen desioa betearaziz, biak errudun sentitzen baitira gertatzen ari zitzaionaz aurretik ez ohartu izanaz, nereak izekoren laguntza jasoko ez balu, ezinezkoa egingo litzaioke amak esaten duenari buruzko zentzuzko irakurketa bat egitea.

Eguna: 
Asteazkena, 2016, Azaroa 23
Ordua: 
19:00