AZAROAK 4 - EUSKARAREN MURALERAKO AUZOLANA

Euskara Taldea, euskararen aldeko mezua daraman mural bat egiteko asmotan dabil. Mural hau frontoiko txoko batean egingo da, Kaxintane aldera ematen duen txokoan hain zuzen. Ez da mural arrunta izango ordea, eta izaera hori mantentzeko herritar guztion inplikazioa eskatzen digute hasier hasieratik. Hori dela eta, lehenengo deialdia luzatu digute eta bertan, horma zuriz margotuko dugu, ondoren egingo den muralarentzat oinarria prestatzeko. Beraz, dituzten asmoen berri gehiago jakin nahi baduzu eta laguntzeko prest bazaude, zatoz hitzordura!
LEKUA: HERRIKO PLAZAN
EGUNA: AZAROAK 4, OSTIRALA
ORDUA: ARRATSALDEKO 16:00etan

Eguna: 
Ostirala, 2016, Azaroa 4
Ordua: 
16:00