AZAROAK 26 - ANTZERKIA

Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”,  berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik…
 

 

 
Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian.Baina euskera ikasle ez direnentzat ere.
Euskaldun guztion islaere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina! “DESENTXUFATUAK”, “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eskenarik arrakastatsuenetaz baliatuz kalitatea konzentratua eskeintzeko.Ez Dok Hiru-ren funtsa “unplugged” (desentxufatuak)
EGUNA: AZAROAK 26, LARUNBATA
ORDUA: ARRATSALDEKO 19:00etan
LEKUA: ESKOLAKO ATERPEA

Eguna: 
Larunbata, 2016, Azaroa 26