ITSASONDOKO UDALEKO HEZITZAILE-BEGIRALEEN LAN POLTSA

Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidez. Oposizioaldiko ariketa guztiak gaindi­tzen dituzten izangaiekin lan-pol­tsa bat osatuko da. Oposizioaldian lortutako puntuazioari lehiaketa aldian lortutako batu beharko zaio. Lan-pol­tsa horretan egoteak, datozen hiru urtetan (aurreneko kontratazioa egiten denetik konta­tzen hasita) urtean zehar herrian aisialdi jarduerak eta opor garaiko egon daitezkeen aldi baterako per­tso­nal beharrei eran­tzu­teko kontratatua izateko eskubidea emango du, hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
* Itsasondoko udalak Hezitzaile-begiraleen lan poltsa osatzeko 202leko urtarrilaren 25eko alkate dekretu bidez egindako deialdia eta aurkeztu diren eskaerak ikusi ondoren , 202leko martxoak I 0ean, onartutakoen behin betineko zerrenda jendaurrean jarri zen. Aurkeztu diren dokumentu osagarria k aztertu ondoren, honako hau erabaki dut:Lehenengoa: Itsasondoko udaleko Hezitzaile-begiraleen lan poltsa osatzeko zerrenda behin betiko izaeran onartzea eranskin moduan erabaki honi gehitzen zaiona.
*Epaimahaia bildurik, 2021-04-16, lehenengo frogaren emaitzak publikatzen dira.