Falco tinnunculus

 

Izen arrunta: belatz gorria (eus), cernícalo vulgar (es)

Familia: Falconidae

Deskribapena: 31-37 cm arteko luzera du. Tamaina ertaineko harraparia. Hego punta-zorrotzak, buztan luzea eta azazkal beltzak ditu. Ehizatzerakoan, airean geldi dagoenean, buztana abaniko moduan irekitzen du. Hegan egitean etengabe eragiten die hegoei. Arrak bizkarraldea eta gaineko estal-lumak gorrixkak ditu, tanta beltzekin, Alkoi txiki-motzak ez bezala. Primarioak ilunak dira. Burua gris-urdinxka eta bibotea ilun ez oso zehaztua. Buztanaren goiko partea eta ipurtxuntxurra gris-urdinxkak dira, zerrenda beltzarekin muturrean. Beheko aldean krema koloreko tantak ditu. Emeek eta gazteek buruko, ipurtxuntxurreko eta buztaneko tonu gris-urdinxkak galtzen dituzte. Buztana eta ipurtxuntxurraren goiko aldea barra arrez tindatzen dira. Buruak ere tonu arreak hartzen ditu orban beltz oso finekin. Beheko partea krema kolorekoa da, orban beltzekin; buztana erabat barraduna da, muturrean zerrenda beltzarekin.

Habitata: ez da zorrotza habitat preferentziei dagokienez, baina eremu zabalak behar ditu bere elikadura osatzen duten harrapakin anitzak ehizatzeko. Horma arrokatsuetan nahiz giza eraikuntzetan koka dezake habia, edota korbidoen habiak aprobetxa ditzake; hiriguneetan ere egin izan du habia.

Itsasondoko populazioak: pestizidak arrisku handia suposatzen dute belatz gorriarentzat. Nolanahi ere, espezie honen egoerak hobera egin du isilpeko ehiza, habia-lapurretak, eta era honetako beste hainbat jardueren gutxitzeagatik. Honekin batera belatz gorriaren oportunismo trofiko zabalak eta habia-lekuekiko duen espezializazio-maila txikiak bere egoera hobetzen laguntzen dute.