Sagarmina (Malus sylvestris)
2-10 m bitarteko zuhaitz txikia. Hostoak txortendunak, ertzean krenatuak edo finki zerratuak, gaztetan nerbioetan ilaundunak, heldutasunean erabat ilegabeak bilakatuz. Infloreszentziek 3-7 lore, ginbail erako zimatan; sepaloak kanpoaldean ilegabeak eta barnealdean ilupadunak. Petaloak zuriak edo arrosatuak, biribilduak eta azazkaldunak; estiloak ilegabeak edo zerbait iletsuak oinean. Fruitua ia ilegabea, berde-horixka eta zapore garratzekoa.
Loraketaren eta fruitua ematearen garaia
Apirila eta maiatzean.
Bizilekua
Baso hostoerorkor anitzen soilune eta mendeletan agertzen da.
Banaketa geografikoa
Europa eta Asiako eskualde epel gehienetan hedatua dago. Euskal Herriko isurialde kantauriarrean sakabanatua, hego isurialdean urrituz doa, baso freskoenetan babestuz, zona lehorrenetan desagertzen den arte.
Erabilera eta bertuteak
Sagarrondo landatuen arbasoetako bat izan daitekeela uste da, eta batzuetan hura txertatzeko erabiltzen da