Eskulan Tailerra
Asteazkena, arratsaldeko 14:45etatik aurrera.
Partaideek, irakaslearen laguntzaz, langintza eta teknika ezberdinak ikasten dituzte eta berauek praktikara eramaten dituzte.
Asteazkena, arratsaldeko 14:45etatik aurrera.
Partaideek, irakaslearen laguntzaz, langintza eta teknika ezberdinak ikasten dituzte eta berauek praktikara eramaten dituzte.
Astelehenetan:
Euskal Dantzak ikasteko aukera.
Itsasondoko liburutegia autozerbitzu moduan kudeatzen da. Liburutegiko erabiltzaileek bazkide txartela izango dute eta berarekin liburutegira bertaratu ahal izango dira eta liburutegiko liburuak maileguan hartu, liburuak irakurri , ikasgela erabili edo eta KZgunean ibili ahal izango dira.
Liburu erosketen gaineko iradokizunen bat egin nahi izanez gero edo bestelako eskaera, gomendio, kexa edo ideaiaren bat izanez gero harremanetarako honako helbidea duzu: itsasondokoliburutegia@gmail.com
Kulturgunea Udaletxeko lehen solairuan kokatuta dago eta pantaia, proiektore, soinu-ekipoa eta eszenatokiaz hornituta dago. 60 lagunek, antzerkiak, pelikulakk, hitzaldiak etab... ikusi eta gozatzeko gune aproposa dute. Gune hau, herriko beste eraikun publikoak bezala, herritarrek, aurrez baimena eskatu eta eskaera orria betez, erabiltzeko aukera izango dute.
Copyright © 2024, Itsasondoko Udala
Theme by Devsaran