UZTAILAK 1 - FESTA BATZORDEA

Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen dira eta oraindik badaude zenbait gai lotu beharrekoak. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, festa batzordeak hurrengo bilera uztailak 1, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan egingo du. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta aurrekontuak jarriko dira mahai gainean eta ardurak banatzen ere hasiko gara. Herriko elkarte nahiz herritar guztiak zaudete gonbidatuta, beraz ANIMO!!

SAN JUAN SUA

Ekainaren 23a, San Juan bezpera, udako solstizioari ongi etorria egiteko eguna da eta gau magikoa asko eta askorentzat. Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena da eta ohitura zaharrei jarraituz, Goierriko beste hainbat herrietan bezala, San Juan sua egin da Itsasondo ere. Iluntzean, guraso elkarteko kide ohiak sardinak, txorizoa eta hirugiharrea erre zuten herriko plazan eta 22:00 piztu zen sua. Suaren inguruan, urtero legez, zenbait herritarren Sorgin Dantza dantzatu zuten. Urtetik urtera jende gehiago biltzen gara suaren inguruan eta giro benetan ederra sortzen da.

V. Herri Eguna

Herriko Gazte Asanbladak antolatuta Itsasondon V. Herri Eguna ospatu zen ekainaren 13an. 18:30tan poteo musikatuarekin hasi ginen. Herriko elkarte ezberdinetatik pintxo potea egin ondoren, 21:30ak aldera Gaztetxera igo eta bokatak jateko aukera izan zen..... Aurreko herri egunetako argazki saioaren ostean kontzertuak hasi ziren eta goizalderarte musika izan zen nagusi Goiko Kalen.

TIPI TAPA

Ekaina eta uztaileko asteartetan, arratsaldeko 17:00tan herriko plazan elkartu eta Aramatik barrena itzulia edota Ordiziara nahiz Legorretara bidegorrian barrena egin ditzazkegu paseoak, inguruko bazter nahiz txoko ederraz gozatu eta bide batez gure osasunari mesedea eginez.

Orriak