HIP HIP URRI!

HIP-HIP URRI 2015/10/10:
 
Propuesta desberdinak aurkeztu ziren eta Legorreta-Itsasondokoek elkarrekin lan egitea aurrera eraman genuen mendi buelta bat egiten, Legorretan hasi eta Itsasondon bukatu:
Urriak 10ean, goizeko 10etan Legorretako plazan elkartu ginen (trena 9:45tan hartu genuen Itsasondon), hamaiketakoa Altzagaraten egin eta 13:30etan Itsasondoko plazan bazkaria egin genuen (bakoitzak bere bokatarekin).
 
BALORAZIOA:
Azkenean Itsasondotik 15 heldu + 15 haur elkartu ginen.

KALEAN DA ITSASONDO 2.0 - 30. alea

Urteko egun luze eta eguzkitsuenak pasatuta ditugu; amabirjina jaiak, Urkiko jaiak eta Itsasondoko jaiak ere behar bezala ospatu ditugu; kalean eta lagun artean disfrutatzeko egunak izan dira. Zuetako batzuek leku eta lurralde ezezagunak bisitatuko zenituzten; beste batzuk, aldiz, inguruan denbora libreaz disfrutatzen ibiliko zineten. Udazkena iristean, beste ekintza eta helburu batzuk hartzen ditugu: kirolak, ikastaroak, hizkuntzak… edo besterik gabe etxean goxo eta lasai egoteko asmoa izaten dugu.

URRIAK 10 - MENDI IRTEERA

GOIERRIKO TXOKOETATIK BARNA 
HIP HIP URRI! egitasmoaren barruan eta Familietako kultur aisialdia sustatze aldera, mendi irteera.
10:00tan Legorretako plazan elkartu eta Urdaneta auzotik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta ondoren bostaitzetatik bueltan Itsasondora jeitsiko gara. 13:30ak aldera Itsasondoko plazan bazkaldu eta arratsaldean jolas ezberdinak egiteko aprobetsatuko dugu.

Orriak