Jubilatu Eguna

Pasa den igandean, irailaren 25ean, jubilatuen eguna ospatu genuen Itsasondon. Meza ondoren hamaiketako ederra izan genuen jubilatuon elkartean eta ondoren, bazkaria Nautikon. Giro paregabean banatu genituen aurten ere oroigarriak zinegotzien laguntzaz eta ardo botilaren eta gaztaren zozketan irabazlea izan genuen. Jende mordoxka bildu baginen ere datorren urterako jubilatu guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu.

JAIEN BALORAZIOA

Aurtengo jaiak bukatu dira, baina erabat ahaztu baino lehen balorazio bat egingo dugu gehien eta gutxien gustatu zaizkigun ekintzak zeintzun izan diren jakiteko. 
Garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik ete jende gehienaren iritziak jasotzea, beraz ezin baduzu etorri bidali iezaiguzu zure iritzia mezu elektroniko batean maddi@itsasondo.eus helbidera, benetan eskertuko dugu!
Etorri ahal duzuenontzat hementxe deialdia:
EGUNA: irailak 29, osteguna
ORDUA: 18.15

ARALARREN GAU MAGIKOA

URRIAK 1-2 Aralarren gau magiko bat igarotzeko aukera. Haur gazte, heldu... denontzako!
Aurten ere, Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko txangoa antolatu dugu. Larunbat goizean atera eta igande goizalderarte Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko aukera paregabea. Interesa baduzu deitu 943 881 170 telefonora edo Kaxintane tabernan dagoen zerrendan apuntatu.

EUSKARA IKASTAROAK

Urtero bezela Euskara ikastaroak antolatu ditu AEK-k. 
Bertan izena emateko interesa izanez gero gerturatu udaletxera eta bertan lagunduko dizugu.
Animatu Euskara ikastera!
 
Como todos los años AEK ha organizado cursos de Euskara.
Si teneis interés de aprender Euskara podeis venir al ayuntamiento y aquí os ayudaremos con la inscripción.
Anímate a aprender Euskara!

ITSASONDOKO JAIAK 2016, IRAILAK 16-18

Irailak 16-18, Itsasondoko Jaiak

Ikusi Egitaraua
IRAILAK 15, OSTEGUNA
17:00 Bingo Herrikoia jubilatuen elkartean.
IRAILAK 16, OSTIRALA
17:00 Zinta Karrera, ginkana eta merendola.
18:30 Txupinazoa eta Ijittoaren jaitsiera.
19:30 Toka txapelketa
21:00 Herri Afaria
Afarirako tikeak erosteko azken eguna irailak 13. Udaletxean, Lurdes janari dendan eta Kaxintanen salgai
23:00 DJ JAIALAI
Goizaldera batzuri zopa eta txokolatea banatuko dira Kaxintanen.
IRAILAK 17, LARUNBATA

Orriak