MEMORIA TAILERRAK

18:00 - 19:30 BIZI NAHI elkartean
Iraileko azken asteartean hasi ginen tailerrekin. Hileko azken astearteetan, tipi tapa paseoaren ondoren, garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digun tailerrak antolatu ditugu ongizate batzordeko kideok. 18:00tan hasi eta ordu eta erdiko saioan ariketa ezerberdinak egiteko aukera izango duzue Bizi Nahi jubilatu elkartean.
ANIMATU!!
Hurrungo saioak: AZAROAK 29 eta ABENDUAK 20

AZAROAK 4 - EUSKARAREN MURALERAKO AUZOLANA

Euskara Taldea, euskararen aldeko mezua daraman mural bat egiteko asmotan dabil. Mural hau frontoiko txoko batean egingo da, Kaxintane aldera ematen duen txokoan hain zuzen. Ez da mural arrunta izango ordea, eta izaera hori mantentzeko herritar guztion inplikazioa eskatzen digute hasiera hasieratik. Hori dela eta, lehenengo deialdia luzatu digute eta bertan, horma zuriz margotuko dugu, ondoren egingo den muralarentzat oinarria prestatzeko. Beraz, dituzten asmoen berri gehiago jakin nahi baduzu eta laguntzeko prest bazaude, zatoz hitzordura!
 

Orriak