Agenda

ERIK ETA WIN KALE ANTZERKIA

Eguna: 
Irailaren 17an, Ostirala

ERIK ETA WIN kale antzerkia izango dugu, aurkezten den proposamena (ERIK ETA WIN ikuskizuna), ez da lehengoaren jarraipen bat, nahiz eta aurrekoarekin koherentea ere baden. kasu honetan ere, protagonisten baitako egiak eta esperientziak kontatzen dituzte. Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute.

EKIROCK JAIALDIA

Eguna: 
Irailaren 25an, Larunbata

2018 urtean Ordiziarrock ekintza taldeak eta Krea Energia Berriztagarriak, AFTER SUN Jaialdia antolatu zuten. Jaialdi horrek berezitasun bat izan zuen: erabilitako elektrizitate guztia eguzkiak sortutakoa izan zen. Hortik abiatuta eta eguzki energiak eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan hartuta, EKIROCK sortzea erabaki zuten... energia berriztagarria+ musika+ jaia...
Hemen informazioa gehiago: https://ekirock.com