Agenda

"EUSKAÑOLITIS" Monologoa OIHAN VEGA

Eguna: 
Abenduaren 11an, Ostirala

 
10 urte bete dira aurten  "EUSKARAREN ESPEKTAKULUE" bakarrizketa sorta hasi nuenetik eta 10. urteurren hori ospatzeko, obra berria aurkezten dizuet.  Aurrekoaren arrakasta ikusirik, bigarren partea plazaratu dugu Aretxabaletako Loramendi Euskara Elartearekin batera.
 Antzezlan hau euskararen inguruko hausnarketa ironiko eta sarkastikoa da, publiko helduari zuzendua. Kontuan izan edukiak egokiak direla, nerabe eta helduentzat. 

IPUIN KONTALARIA

Eguna: 
Abenduaren 23an, Asteazkena

- Izenburua: “Gabonsaririk onena”  
 
- Sinopsia:  
Zein ote da gabonsari edo oparirik onena? Txirrinda bat? Play-stationa? Play-stationa duen txirrinda bat? Barbie mosketeroa? Edo gure nahiak eta ametsak betetzea? Ipuin hauetako protagonistek oso opari bitxiak jasoko dituzte gabonetan. Eta ez zaizkie asko gustatuko. Gainera, harrigarria bada ere, mezu bat eramango dute opariok: “Hau da zure gabonsaria. Asmatu zergatik jaso duzun eta orduan oparirik onena bihurtuko da.” 
 
- Norentzat: 4 urtetik 8 urte bitarteko haurrentzat. 

Olentzero eta Mari Domingi ORIENTAZIO IBILBIDEA

Eguna: 
Abenduaren 26an, Larunbata

Olentzero eta Mari domingi eta neguko solstizioarekin bat eginez, Oihana Unanue natur adituaren eskutik orientazio froga jolasa egingo dugu.
 
Abenduaren 26a, larunbatean, goizeko 10:00etan plazatik aterata. 
Ibilbidea Urki bidera izango da, adinaren arabera neurtuko da luzeera. Ibilbidean zehar Olentzero eta Maridomingirekin zerikusia duten elementuak bilatu beharko dira.