Agenda

OTSAILAK 4 - AUZOLAN EGUNA | MURALAK

Eguna: 
Otsailaren 4an, Larunbata

ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI EKIMENA
OTSAILAK 4 | 10:00tan plazan
2016 urtean zehar, azken urteetako ildoari jarraituz, milaka eta milaka errefuxiatuen inguruko egoera dramatikoaren berri izan dugu eta hau ezagututa, 2016ko ekainean Itsasondoko ongizate batzordeak erabaki zuen Siriar Errefuxiatuei laguntza ematea Bizi Ekin Ordiziako elkartearen bidez. Material bilketa bat egin genuen eta baita erantzun ona jaso ere. Mila esker benetan zuen alea jarri zenuten guztiori.

OTSAILAK 15 - HERRI BIZITZA

Eguna: 
Otsailaren 15an, Asteazkena

Otsaileko gaia Euskara batzordeak hartu zuen eta beraz, 2017rako proiektuez eta ibilbideaz arituko gara.
Nola ikusten duzu euskara herrian?
Bultzadarik behar duela uste al duzu?
Ba al duzu proposamenik gaiaren inguruan?
 
Herriko elkarte eta norbanako guztiak gonbidatuta zaudete, zuen iritzi eta proposamenak oso baliagarriak izango dira 2017rako interesguneak finkatzeko, beraz, animatu eta etorri!
 

OTSAILAK 18 - ITSASONDOKO ARBEL PAISAIAREN ONDAREA EZAGUTZEKO TXANGOA

Eguna: 
Otsailaren 18an, Larunbata

Otsailaren 18an, larunbata, txango bat egiteko asmoa dugu gure herriak barne hartzen duen paisaiaren ondarea ezagutzeko asmoz.
Paisaia horren barruan, dakigun bezala, Itsasondon arbel meategiak dauzkagu eta hau 1856an Ferrocarril del Norte enpresaren lehenengo memoria eta aurrekontua erredaktatu zenean ezagutu zen, izan ere, lurraren azterketa geologiko bat egin zen eta honi esker jakin ahal izan zen hareharriak zeudela Telleriarten, burdina Zerain-Mutiloan eta arbela Itsasondon.

OTSAILAK 18 - IJITO EGUNA

Eguna: 
Otsailaren 18an, Larunbata

Urtero bezala Guraso Elkarteak Ijittu eguna antolatuko du parte hartu nahi duen herritar ororentzat. Aurtengoan otsailaren 18an izango da eta arratsalderako festa antolatu dute, hona hemen egitaraua:
16:30etan PLAZAN ELKARTUKO GARA, ONDOREN IJITTU BESOA PRESTATUKO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
18:00ak aldera, HERRIAN ZEHAR ZARTAGIAK ASTINDUKO DITUGU.
Amaitzeko, AFARI-MERIENDA EGINGO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
 
Jantzi mozorroak eta atera zartagiak astintzera!