ABENDUAK 1, 8, 15 eta 22 - TIPI TAPA
GOGORATU astearteetan, 17:00tan hitzordua duzula. Herriko plazan elkartu eta Itsasondo inguruan tipi tapa, lagunartean paseo bat emateko aukera paregabea izango duzu.
GOGORATU astearteetan, 17:00tan hitzordua duzula. Herriko plazan elkartu eta Itsasondo inguruan tipi tapa, lagunartean paseo bat emateko aukera paregabea izango duzu.
JAKOBA ERREKONDO / KULTUR-GUNEAN / 18:30tan
Abenduaren 1ean Itsasondoko kultur-gunean Jakoba Errekondoren liburu berria esku artean izan dugu: 'Bizi Baratzea garaian garikoa eta garaiz'. 37 barazkiri buruz jakin beharreko guztia erakusten du bere liburuak.
NIRE KARTZELAKO PATIOA
Nire kartzelako patioa” emakumeen istorio bat da, gartzeleratutako emakumeak, baztertuen istorioa. Instituzioaren arauetara egokitu ezin duen gartzeletako funtzionario den Mar-en iritsierak, emakume hauen askatasunerako hegaldia sustatuko du. Espetxeko zuzendari den Adela-ren laguntzarekin berriz, 4. Modulua sortuko dute, beharko duten indarra emango dien antzerki taldea, alegia.
NOIZ: Abenduak 2
LEKUA: Kulturgunean
ORDUA: 18:30
IRAUPENA: 92 min.
Ba al zenekien...
... Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
14:30 EUSKARAZ BIZI NAHI DUT mosaikoa herriko plazan
19:00 MINTZALAGUNAK Kaxintanen merienda eta mintza-praktika
2015ko irailaren 9an udal batzarrak egin beharreko ohiko bileraren deialdia. Ordua arratsaldeko 6,30etan.
Tratatu beharrek gaien zerrenda:
• AZAROAREN 9AN EGINDAKO UDAL BILKURAKO AKTA ONARTZEA
• 2015EKO PLANTILA ETA LANPOSTUEN ZERRENDAREN ALDAKETARAKO PROPOSAMENA
• 2015EKO AURREKONTUAN KREDITUAK ALDATZEKO 4. ESPEDIENTEAREN ONARPENERAKO PROPOSAMENA
• HIRI ANTOLAKETA PLANAREN ALDAKETA HASIERAKO IZAERAN ONARTZEKO PROPOSAMENA
EL SEÑOR IBRAHIM Y LAS FLORES DEL CORÁN
Pariseko auzo marginal eta kulturranitz batean, gazte judutar bat eta adineko musulman bat lagun egiten dira. Momo (Pierre Boulanger) bere aitarekin bizi da, depresioan murgildurik dagoen gizon bat. Bere lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, maitasun handiarekin tratatzen dutena. Momok erosketak Ibrahim jaunaren (Omar Sharif) denda txiki eta ilunean egiten ditu. Momo bere aitak abandonatuta uzten duenean, Ibrahim bere babesle bihurtuko da. Elkarrekin, bien bizitza aldatuko duen bidaia bati ekingo diote.
9:30tan Bizi Nahi elkartean
Tailer bakoitza banaka 55€ / Sei tailer egiteko konpromisoa hartuz gero 45€ tailer bakoitza / Hamaika tailerrak eginez gero 40€ tailer bakoitza.
17:00etan | KULTUR GUNEAN
ICE AGE 3 haurrentzako pelikula emanaldia
NEBRASKA
A Woody Grant, un anciano con síntomas de demencia, le comunican por correo que ha ganado un premio. Cree que se ha hecho rico y obliga a su receloso hijo David a emprender un viaje para ir a cobrarlo. Poco a poco, la relación entre ambos, rota durante años por el alcoholismo de Woody, tomará un cariz distinto para sorpresa de la madre y del triunfador hermano de David.
NOIZ: Abenduak 16
LEKUA: Kultur gunean
ORDUA: 18:00
IRAUPENA: 115 min.
Santo Tomas eguna gertu dugula eta Txistor jana antolatu dute Karreape gaztelekukoek, abenduaren 18an, ostirala, 17:30etan Bizi Nahi elkartean.
Animatu pintxo goxoak dastatzera!
Abenduak 19, larunbata / 9:00tatik 13:30tara / eskolako aterpean.
Genero berdintasuna helburu duen autodefentsa ikastaroa antolatu dugu Ongizate lan taldetik.
15 urtetik gorako emakumeentzako izango da soilik eta gutxienez 8 eta gehienez 20ko taldea izan beharko da.
Izena eman dezakezue ohiko lekuan (Kaxintanen eta Lurdes janaridendan) edo 943 881 170 telefonora deituta.
17:00etan | KULTUR GUNEAN
GARFIELD haurrentzako pelikula emanaldia
Gabonak iritsi direla eta apaingarriak egingo ditugu, abenduaren 22an, 17:30etan.
Animatu!
Ipuin kontalaria izango dugu Jolas Txokoan, abenduaren 28an, 17:00tan.
Copyright © 2025, Itsasondoko Udala
Theme by Devsaran