Agenda

Argazki lehiaketarako gonbidapena

Izarreko bira

Izarreko meategietara eramango gaituen bide laburra eta erraza da. Errekalde etxe aldera abiatuko gara. Bertako txabolen tartetik igaro eta gorantz doan bidea hartuko dugu, zig-zag eginez. Platanondoei jarraituz, Agarre baserrira doan errepidearekin topo egingo dugu. Hau gurutzatu eta parez pare dugun bidexkatik igoko gara. Ioiara doan bidea gurutzatu eta Izarreko minara doan pista jarraituko dugu. Bidea aurrera jarraituz, garai bateko meategien aztarnak ikusiko ditugu. Baso-bide beherantz joanda, bista politak ditugu: Zabale baserria, Txindoki mendia...

Sarasolako bira

Ibilbide laburra eta erraza da. Tren geltokitik Iturrioz aldera joango gara, bidean Paimmasa paper lantegia igaroz. Goraka jarraitu eta Iturrioz baserrira iritsiko gara. Honen atzealdean mendiko eskailerak daude. Gora eta gora igoz, Sarasola baserrietara iritsiko gara. Baserri multzo hau ikusgarria da: armarria, harrizko zubia... Hemendik aurrerako bidea aldapa behera izango da. Behatokian ondo irabazitako geldiunetxo bat egin dezakegu,  Itsasondoko eta Aizkorriko bistak aurrez-aurre ditugularik. Indarrak berrituta Altzagatik datorren pistari jarraituko diogu.

ITSASONDO 2.0, 19. ZKI.A

Azala

Beste urte bat amaitzear, eta gure Itsasondo 2.0 aldizkaria 19. alearekin dator. Nork pentsatuko zuen ibilbide luze hau egiteko gai izango ginela? 20. alearen ospakizunetan pentsatzen hasi beharko dugu. Eta badirudi urte berria zaharraren krisi kantu berarekin etorriko zaigula. Horiek horrela, 2013. urterako aurreikusten diren zerga eta tasen nondik norakoak azalduko ditugu Udaleko berriak atalean.

Itsasondo 2.0, 10. Zki.a

Azala

Askorentzat oporrak amaitu badira ere, uda giroa ez da amaitu, eta herriko jaiek aukera paregabea ematen digute, udako azken egun hauek kalean eta jai giroan gozatzeko. Oporrak egunerokotasunaz, lanaz, kezkez eta arazoez ahazteko egunak izaten dira, baina indarrak hartu eta ikasturteari gogo eta ilusio berriz eusteko adorea ere ematen digute. Hori da gure asmoa, behinik behin, eta erronkak eta asmoak ez zaizkigu falta. Nolanahi ere, horiek aurrera eramateko, ezinbestekoa da zuen denon partaidetza, zuek ematen baitiezue zentzua gure proiektuei, eta zihur gaude gure alboan izango zaretela.

Itsasondo 2.0, 9. Zki.a

Azala

Uda usainarekin batera iritsi zaigu aldizkaria. Azken aleari jarraiki, oraingoan ere makina bat kontu eta bitxikeria gordetzen ditu 9. ale honek. Apurka-apurka gero eta herritar gehiago animatu zarete aldizkarian parte hartzera, eta hasi baino lehen, eskerrak eman nahi genizkizueke, osterantzean ez bailitzateke posible izango Itsasondo 2.0 gure postontzietan izatea.

Orriak