NOLAKO FESTAK NAHI DITUZTE GURE HAURREK?

Festa batzordea jada martxan da eta lan talde bat lanean ari da programaketa egiten. Aurten ere, haurren iritzia jakin nahi dugu, beraiek ere festetako partaide direlako.
Horretarako, eta haurren parte hartu dezaten festen antolaketan ere, MAIATZAK 11, ASTEAZKENA, 17:00etan, aukera izango dute.
Mural erraldoi batean, haur bakoitzak, idatziz, marraztuz, ideiak botatzeko aukera izango du.
Horiek bildu eta ondoren, egingo den festa batzordera eramango dira aintzat hartu ditzaten.

JAI BATZORDEA

MAIATZAK 11 | 18:00 udaletxean
Abuztuko eta Iraileko jaiak antolatzeko bilerekin jarraituko dugu. Herriko elkarte, kuadrilla, herritar eta eragile ezberdinak gonbidatuta zaudete, ea denon artean denon gustoko ekintza eta jaiak antolatzeko moduan gauden.

Orriak