Agenda

DOKUMENTAL EMANALDIA - E.H. EZKUTUKO ZORRA

APIRILAK 16 - 19:00tan KULTURGUNEAN
Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure jarduera ekonomikoak zein kontsumoak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dute, haiekiko zor bat sortuz, zor ekologikoa, alegia.

EUSKARAREN KUPELETIK TXOOOOTX!!

Negua luze eta umel joan denik ezin uka; erreken emariari errezeloz so jardun gara, hain beharrezkoa dugun urak hondamenik sortuko ote duen beldurrez. Baina denboraren joan etorrian, udaberria ere ate joka daukagu eta lehenengo argi printzek borbor berezi bat sortu digute barrenean; natura ere negu luzetik hasperenka esnatzen ari zaigu; arboletako izerdia eta hosto jaio berriak horren seinale.
Itsasondon berriz, zaharrak berri esaera ezin hobeto datorkigu; izan ere, Itsasondo herri bihurtu zela 400. urtemuga bete berri du. Zorionak denei ba!

KORRIKA 19

Aurten ere gauez tokatu zaigu Korrikari ongietorria egitea. Euria eta hotza lagun izan badira ere, gogoa ez zen falta izan egokitutako kilometroak korri egiteko.
GU ERE EUSKAHALDUNAK GARA!!

Orriak