memoria lantzeko tailerra

EKAINAK 7 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Memoria lantzeko tailerrak izan duen arrakasta ikusirik, ongizate batzordeak azken tailer bat egitea erabaki du. Orainartekoak bezela asteartean, ekainak 7 izango da Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Tailerraren aurretik, asteartero bezela 17:00tan plazan elkartu eta Ttipi Ttapa programaren barruan paseoa emango dugu, gure osasunaren alde gorputza eta oinak mugitzeko.

TAILERRA | memoria lantzeko tailerra

MAIATZAK 31 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Tipi Tapa ekimenan barruan, memoria lantzeko tailerra antolatu du aurten Ongizate Batzordeak. Garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digu ikastaro honek. Garapen pertsonala bultzatzen laguntzen duen kurtso dinamikoa izango da. Ikastaroa amaitutakoan norberak etxean edo elkartean bertan jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira gainera. Herriko erretiratu guztientzako doako ikastaroa da eta guztira ordu eta erdiko 2 saio eskainiko dira.

Orriak