Albisteak

ESKOLA MATERIAL BILKETA

UZTAILAK 1 | 18:00 - 20:30 plazan
Siriako erefuxiatuei laguntza emateko kanpaina jarri dugu martxan. Batez ere eskola materiala da behar duguna baina horrez gain; mantak, galtzen ez den janaria, esne-hautsa, haurrentzako elikadura, ospitaleko materiala, jostailuak, konpresak, osasun eta higiene materiala eta pardelak jasoko ditugu uztailaren 1a bitartean. Aurrez, ekainaren 27tik 29ra bitarte udaletxeko behe solairuan kontenedore bat jarriko dugu nahi duenak beratra eraman dezan materiala.
Arroparik ez dugu jasoko. 

MAKROBIOTIKA TAILERRA

EKAINAK 11 | BIZI NAHI ELKARTEAN 9:30 
Ikuspegi energetikotik atzo sartu ginen udan, eta beraz, energía bere puntu gorenera iritsi da, irekiera handieneko puntura. Sasoi honetan bihotza eta heste mehea aktibatzen dira gehien, eta horregatik ikasiko dugu nola zaindu horien energía. Horrez gain gorputza fresko mantentzen ikasiko dugu, baina beti kontuan hartuta urtaro bakoitzean egiten dugunak hurrengo urteroan eragingo digula, horregatik garrantzitsua da udan zaintzea neguan katarro, gripe eta horrelakoak gainetik kendu ezinda ez ibiltzeko!.

memoria lantzeko tailerra

EKAINAK 7 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Memoria lantzeko tailerrak izan duen arrakasta ikusirik, ongizate batzordeak azken tailer bat egitea erabaki du. Orainartekoak bezela asteartean, ekainak 7 izango da Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Tailerraren aurretik, asteartero bezela 17:00tan plazan elkartu eta Ttipi Ttapa programaren barruan paseoa emango dugu, gure osasunaren alde gorputza eta oinak mugitzeko.

Orriak