EKAINAK 22 - DOKUMENTAL | FILM ZIKLOA

19:00 - KULTUR GUNEAN
ARRAKALA ZIRRIKITU BAT HAITZEAN | DOKUMENTALA EUSKARAZ - 75´
Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean Arrrakala proiektua abiatu dute. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi dute. “Arrakala” hausnarketarako tresna oso polita da, erraz ikusteko modukoa eta jendearen esperientzietatik abiatzen dena. Dokumentalean ezagun zaizkigun pertsonen ahotsak entzun eta esperientzia horietan gure bizipen propioak edota gertuko zaizkigun pertsonenak ikusiko ditugu. Eztabaida eta hausnarketa sortzeko asmoz egindako proiektua da, bertan azaltzen dena ez delako dogma bat; esperientziak, iritziak, sentipenak dira, horregatik da horren berezia.