Albisteak

ABENDUAK 3- MAKROBIOTIKA TAILERRA

9:30 BIZI NAHI ELKARTEAN
Zereal integralak oinarrizko karbohidrato geldoak dira, hipogluzemiak ekiditen laguntzen digutenak, goiz erdiko edo atsalde erdiko bajoiak eragozteko irtenbide egokia. Zerealak gainera elikagai terapeutikoa ere izan daitezke, zereal bakoitzak bere ezaugarriak baititu eta órgano jakinekin lotura berezia. Hori guztia aztertzeaz gain, zereal nola sukaldatu ikasiko dugu eta errezeta goxoak egingo ditugu!
Etorri nahi baduzu, gogoratu izena eman behar duzula 656 724 193 telefonora deituta.

AZAROAK 19 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Negua da giltzurrunak indartzeko garai egokiena; giltzurruna "boterearen ministro" bezala ezagutzen da eta gorputzeko oinarrizko energiaren gordailua da, horregatik "bizitzaren sustraia" ere esaten zaie. Azaroaren 19an giltzurrunak nola indartu ikasteko tailer teoriko-praktikoa izango dugu eta garai honetan ohikoak diren gorabeherei aurre egiteko erremedioak ere ikasiko ditugu. Tailerra Itsasondoko Bizi Nahi elkartean izango da, AZAROAREN 19AN, 9:00etatik 14:00etara.
Deitu 656 724 193 telefonora izena emateko!

AZAROAK 4 - EUSKARAREN MURALERAKO AUZOLANA

Euskara Taldea, euskararen aldeko mezua daraman mural bat egiteko asmotan dabil. Mural hau frontoiko txoko batean egingo da, Kaxintane aldera ematen duen txokoan hain zuzen. Ez da mural arrunta izango ordea, eta izaera hori mantentzeko herritar guztion inplikazioa eskatzen digute hasiera hasieratik. Hori dela eta, lehenengo deialdia luzatu digute eta bertan, horma zuriz margotuko dugu, ondoren egingo den muralarentzat oinarria prestatzeko. Beraz, dituzten asmoen berri gehiago jakin nahi baduzu eta laguntzeko prest bazaude, zatoz hitzordura!
 

Orriak