ESKOLA MATERIAL BILKETA

UZTAILAK 1 | 18:00 - 20:30 plazan
Siriako erefuxiatuei laguntza emateko kanpaina jarri dugu martxan. Batez ere eskola materiala da behar duguna baina horrez gain; mantak, galtzen ez den janaria, esne-hautsa, haurrentzako elikadura, ospitaleko materiala, jostailuak, konpresak, osasun eta higiene materiala eta pardelak jasoko ditugu uztailaren 1a bitartean. Aurrez, ekainaren 27tik 29ra bitarte udaletxeko behe solairuan kontenedore bat jarriko dugu nahi duenak beratra eraman dezan materiala.
Arroparik ez dugu jasoko.