Murumendiko tontorra

Luzera: 
7.20Km
Iraupena: 
2:30
Zailtasuna: 
Ertaina
Gutxieneko altuera: 
133m
Gehieneko altuera: 
868m
Pilatutako gorabehera: 
735m
Itzulia: 
Ez

Hamaiketakoa prestatu eta Murumendiko tontorrerantz abiatuko gara. Iturbe eta Iturburu baserrietara abiatuko gara. Hormigoizko pista jarraitu eta Malkorre ingurura iristean, garai bateko meategietako sarrerekin egingo dugu topo. Hemen, gorantz doan bidea hautatu eta basoan sartuko gara. Urkiara iritsi arte baso itxi honetatik mendian gora joango gara. Gure bidean Bekoetxeko erreka aurkituko dugu. Urkian indarrak hartu ondoren, ermitaren atzealdean dagoen bidea hartuko dugu, PR-GI54 jarraituz. Bidea Murumendiko tontorreraino ongi markatuta dagoenez, honi jarraitzea besterik ez dugu. Paula izeneko ingurutik mendi tontorraren bista ederra izango dugu. Iristen ari garela baina ibilbidearen azken txanpa falta zaigula ohartzen gara. Arrapaitz iturrian indarrak berritu eta… gora tontorreraino! Paisaia paregabea izango dugu aurrean: Aitzgorri, Izarraitz, Ernio, Aralar… Gozatu!

Iruzkinak

%user(r)en irudia

Itsasondo eta Urkia arteko bidean oztopo ugari topatuko duzue orain joaten bazarete (2013ko apirila); azken hilabeteotako euriteen ondorioz hainbat lubizi gertatu da bidea harrapatu duena, eta zuhaitz asko daude erori eta bidean gurutzatuta. Badira bi lubizi bereziki haundiak, zuhaitzak ere eraman dituztenak, pasabidea erabat itxiaz.