Itsasondo 2.0, 1. Zki.a

Azala
Noizkoa: 
2008ko apirila-ekaina
PDF fitxategia: 

Lehehenengo alea kalean dugula, bigarren edizio hau ausnarketa batekin hastea merezi zuen noski, eta zuzenak izango gara esan beharreko guztiarekin, bestalde oporrak izan direla eta ale honen berandutzeagatik barkamena eskatu behar dizuegu.

Esan genuen, proiektu hau hasi behar genuen garaian ezinezkoa litzaigukela honelako lan batean sartzea zuen guztion lankidetza jaso gabe; ezinbestekoa da ikustea herritarrok parte hartzen dezutela. Horretarako bideak jarri genituen eta baita lehiaketa erraz bat denok idatzi zenezaten eta afari eder bat irabazteko aukera eskaini ere.

Ez dakigu nondik hasi ausnarketa, ez dakigu non egin dugun akatsa, non dauden trabak herria dinamikoa bilakatu dadin, baina badakigu nondik hasi komunikazioaren proiektua aurrera eramateko. Ez dugu gauza haundirik eskatzen zuen lankidetza baino ez. Zuen iritziak kontutan hartu nahi ditugu, zuen kezkak entzun nahi ditugu eta zuen berriak zabaldu.

Itsasondo2.0@itsasondo.net. Hau da gure helbidea eta gogoratzen dizuegu buzoi bat jarrita dezutela zuen idazkiak bidaltzeko.

Beno, gauza positiboak ere aipatu behar dira honen inguruan, jendeak irakurri duela jakin badakigu eta gustatu ziola esan digu, beraz, gure lehen helburua behintzat beteta dagoela uste dugu. Denak ez dira penak izango, ezta?

Bigarren alde positiboa bilatzen jarri gara eta ara non bigarren alea kalean egotea ere positibotzat jo genezake, erreza badirudi ere lan dexente baitarama honelako proiektu bat burutzeak.

Eta azkenik, positibotzat jo dezakegu, halaber, herritarrak laguntza emateko prest agertu direla, talde ezberdinen arteko elkarlanak ahal bidetuta. Kultura arloko atalean emango dugu berri.

Bestealde, serio jarri behar gara berriro ere ekaitza Euskal Herrira itzuli delako. Iñoiz baino indar gehiagorekin eta bere errepresio bide guztiak erabiliaz gure hitza isilarazteko, gure etorkizun sozial eta politikoa suntsiarazteko. Berriro ere herritarrok erakutsi beharko dugu ez dagoela etsai haundirik euskaldun garenentzako eta gure etorkizuna guk eraikiko dugula, gure eskuetan baitago gure independentziaren bidea.

Bigarren ale honetan erreportai berezi bat eskeiniko dizuegu ELKARLANA izenpean sortu den etapa baten berri emateko, noiz sortu, nola sortu eta nora eramango gaituen azaltzeko.

Besterik gabe agur, bero bat denoi eta berriro ere gogorazten dugu zuek zaretela aldizkari honen protagonistak, beraz ez beldurtu eta idatzi.