Itsasondo 2.0, 9. Zki.a

Azala
Noizkoa: 
2010eko ekaina-iraila
PDF fitxategia: 

Uda usainarekin batera iritsi zaigu aldizkaria. Azken aleari jarraiki, oraingoan ere makina bat kontu eta bitxikeria gordetzen ditu 9. ale honek. Apurka-apurka gero eta herritar gehiago animatu zarete aldizkarian parte hartzera, eta hasi baino lehen, eskerrak eman nahi genizkizueke, osterantzean ez bailitzateke posible izango Itsasondo 2.0 gure postontzietan izatea.

Kontakizunetik kontakizunera, ari gara Itsasondoren izana argitara ekarri eta herritarron pasadizo eta anekdotak ezagutzen. Gaurkoan, Arantxa Arzaren eskutik Urkiako auzoan eskolak izan zireneko garaia ezagutzeko parada izango dugu, baita herriko harrobiaren historia ere. Horrez gainera, Cabo Verdetik etorri eta aspaldidanik gure artean dugun Cayetanari eginiko elkarrizketa prestatu du Unai Agirrek. Erreportari taldea ere zuen artean ibili da San Juan suaren inguruko galdera sortarekin. Atal berri bat ere sortu dugu, teknologia berriei aldizkarian tokitxo bat eskaini nahirik. Horrela, Internet eta sare sozialen inguruko informazioa ere eskuragarri duzue. Baina, ez hori bakarrik, beste hamaika kontu ere baditugu zuei kontatzeko; beraz, astindu aldizkaria eta ase zuen jakin-mina!