Itsasondo 2.0, 2. Zki.a
Udara bukatutzat eman dezakegu, jada lanean jartzeko tenorea iritsi zaigu denoi, baita udaletxean etengabe ari garenoi. Berri askorekin dator gure hirugarren alea, eta lehenengoa da hirugarren hau kalean egotea, errealitate bihurtzen ari da zuen denon laguntzari esker, eta hori pozteko motibo haundia da guretzat. Espero dugu denek opor on batzu iragan dituzuela eta indarrez etorri zaretela herriari harnas berri bat emateko. Festak hemen ditugu urtero bezala eta ondo pasatzeko asteburu egoki bat datorkigu giro ezin hobe batean murgiltzeko eta gure herritar berriak ezagutzeko aukera izango dugularik. Hala, gogoratu nahi dugu festa hauek ezin liratekeela ospatu urte guztian zehar etengabe lanean ari diren pertsonen lana burutuko ez balitz, txalo bero bat zuentzako !!! Ondo pasa denok eta hemendik muxu haundi bat gure tartean arrazoi ezberdinen ondorioz egon ezin duten guztiei.