2012ko UZTAILAK 14EAN, ITSASONDO-ORIO IBILALDIA

Uztailaren 14ean, larunbata, Itsasondo-Orio ibilaldia izango da. Goizeko 5etan dute hitzordua mendizaleek Itsasondoko plazan eta bertatik bidez-bide Oriorarteko bidea egiteko.
Ondorengo lekuak igaroko dituzte Oriora bidean; Santa Marina, Santa Ageda, Zelatun, Iturriotz, Aia eta azkenik Orio.

Ibilaldi hau egiteko 8 ordu inguru beharko direla aurrikusten da. Oriora iritxi ondoren bertako Errota Jatetxean dutxa hartu eta ondoren bazkaria izango da. Bueltan etortzeko herritarrak eramango dituzten kotxeak izango ditugu zai.
Autoak eta bazkaria lotu beharra dagoenez, jendeari lehen bait lehen izena eman dezan eskatzen diogu horretarako Lurdesen dendan eta Kaxintane tabernan izango diren zerrendetan. Izena emateko epea ekainaren 5ean, ostirala, amaitzen da.