APIRILAK 20, HERRI KROSA
Eguna: Apirilaren 20a
Lekua: plazatik abiatuko da.
Ordua: goizeko 11:00etan.
Oharra: 10:30etarako plazara gerturatzea eskatzen da.
KAXINTANEN ETA LURDESEN DENDAN EMAN ZUEN IZENA
ANTOLAKETA
Zailtasun ezberdineko bi proba daude eta, beraz, bi talde egingo dira: 3km-ko korrikaldia hautatzen duenak ITSAS taldekoen partaide izango da; km 1 egitea erabakitzen duenak, berriz, ONDO taldean hartuko du parte. Ez dago inolako baldintzarik talde batean zein bestean izena emateko, ez adinari dagokionez ez eta bestelako mugarik.
PUNTUAKETA
- Dortsalaren araberako puntuaketa: lasterketa bukatu ostean zozketa egingo litzateke. Sei zenbaki aterako dira zoriz. Lehenengo zenbakiak puntu 1 jasoko luke, bigarrenak 2 puntu, hirugarrenak 3, laugarrenak 4, bosgarrenak 5 eta seigarren zenbakiak 6.
- Mozorrotuta ateratzen denari zuzenean 3 puntu emango zaizkio. Honez gainera, epaimahai batek erabakita mozorro originalenak kontuan izanik puntuak banatuko lirateke: lehenengo aukeratuak 6 puntu jasoko lituzke, bigarrenak 5 puntu eta hirugarrenak 4.
- Honako "ibilgailu" hauek onartzen dira, hala nola, patinetea, trizikloa, patinak eta umeen aulkiak eta gainera saritu egingo dira 3 puntu emanez.