BASOKO BAINUAK
Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu.
"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.
Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu. Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.
Ekintza hau, geure bizimoduan ohitura moduan txertatzeak, abantaila asko dakartza, besteak beste, bizi erritmoa lasaitzea, gorputzeko defentsak indartzea, emozio atseginen gorakada, sormena indartzea, harreman sozialak lantzea, ...
Ekintza norberak egin dezake, bere kasa, baina kasu honetan gidatua izango da.
Gainera, taldeko ekintza denean, abantailak gehiago izan ohi dira.
Kopuru aldetik, gehienez 18 pertsona inguru. Talde homogeneoa izatea, beharrezkoa izaten da, dinamika egoki bat egiteko, hau da, helduak eta gaztetxoak bereiztuta.
Izen ematea azaroan irekiko da.