HERRI KOMUNITATEA
Testuingurua
- Itsasondo herri parte-hartzailea da, hainbat proiektu garatu dira modu kolektiboan
- Martxan jartzear diren Energia-Komunitateen proiektua eta epe ertainean aurreikusten den dendaren prozesua.
Erronka
Herri moduan Itsasondok eremu ezberdinetan ditu erronka eta aukerak; elikadura, hezkuntza, gazteria... Erronka eta proiektuei modu bateratu eta koordinatuan heldu nahi diegu, etorkizunera begirako ikuspegi estrategikoarekin. Ikuspegi estrategikoa zertarako? Herritarrek dituzten beharrei erantzungo dien herri proiektua eraikitzeko.
Zer nahi dugun
Talde eragile bat sortu nahi dugu, herriko ikuspegi ezberdinak bilduko dituena, eta herri moduan ditugun erronkei helduko diena. Horretarako Itsasondoko kolektibo, adin-tarte eta mugimendu ezberdinetako pertsonak behar ditugu taldean, pentsatu eta amestuko dutenak, bileretan eta lanetan ito gabe. Beraien funtzioa ez da izango proiektuak gauzatzea, soilik proiektuak aurreikusi eta martxan jartzeko testuingurua sortzea.