FESTAK EZ DIRA OSPATUKO
Irailean ospatzen diren jaien inguruan, udal gobernuak honako hau adierazi nahi die herritarrei:
Herritar agurgarria,
Mundu mailako pandemia bizitzen ari garen honetan, eta kutsatze datuak okerrera egin ari direnean egunez egun, osasun-larrialdi egoeran aurkitzen gara eta badator iraila eta badatoz urtez urte herriko festak ospatzeko izaten ditugun egunak.
Itsasondoko udalak herritarren jarrera orokorra eskertu nahi du, kutsatzeak saihestea ezinezkoa den arren, tentuz eta arduraz jokatuz, gure herria tasa “egokietan” mantentzea lortu dugu eta.
Baino datu orokorrek bestelakoa diote eta orain inoiz baino gehiago tentuz jokatzea dagokigu. Pandemiaren aurrean izan dezakegun lasaitzeak, ondorio latzak izan ditzake: kutsatze indizean, ospitalizazioetan eta heriotza kopuruetan. Zer esanik ez neurriak zorroztuz gero hauek zer kalte ekar dezaketen, batik bat herritar zaurgarrienentzat eta iada oso kolpatuak izan diren sektoreentzat.
Egoera horrela udalak erabaki bat hartu du, argi baitugu, ezin dugula atzera egin eta guztion ardura dela egoera hau irauli eta osasun egoera hobetzea. Hori dela eta, Itsasondoko udal gobernuak aurtengo festak ez direla ospatuko erabaki duela jakinarazi nahi du.
Ez gaude egoera festak ospatzeko ezta gaizki deitutako ez-festak egiteko ere.
Horregatik, Itsasondoko Udal gobernuak honakoa adierazi nahi du:
1.- Itsasondon ez da festarik izango aurten.
2.- Herritarrei arduraz eta elkartasunez jokatzeko deia egiten dizuegu eta kanpotik etortzeko ohitura dutenei aurtengoan ez bertaratzeko eskaera egiten diegu.
3.- Festetarako izendatutako aurrekontua ekintza kulturalak egiteko erabiliko da.
4.- Udazkenerako ekitaldi programan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu herritarroi, bizi behar dugulako eta kultur-kirol sektoreak ere bizi behar duelako.
Egoera ulertuko duzuelakoan.
ITSASONDOKO UDALA, Itsasondo 2021eko uztailaren 23an