GAZTELEKU IREKIERA
Itsasondoko udalak gaztelekua irekitzea erabaki du. Zenbat gazteek egindako eskaera dela medio gaia aztertu eta konfidantzaz jokatzeko hautua egin du. Gaztelekuak erabilera librea duenez, bete beharreko araubidea zorrotza izango da eta espazioa erabili behar dutenek hau beteko dutela izenpetu beharko dute.
Horretarako protokolo zehatz batez gain, konpromezu horri bat sinatu beharko dute erabiltzaileek.
Gaztelekua erabiltzen asteko DERRIGORREZKOA IZANGO DA ESKABIDEA EGITEA UDALETXEAN, TXARTELA AKTIBATZEKO ETA KONPROMEZU ORRIA BETETZEKO. Aurrez txartela dutenek ekarri egin beharko dute hau aktibatzeko eta ez dutenek berria eskatu beharko dute.
Udalak herri nerabe eta gazteengan konfidantza keinu bat egin eta gaztelekua irekitzea erabaki du eta hortaz erabiltzaileei ardura osoa eskatzen diegu, osasun egoera zailean gauden honetan tentuz eta arduraz jokatzeko.
Erabilpen desegokia eginez gero udalak bera gain du eskumena, gaztelekua isteko.
Gaztelekua uztaila amaieralderako irekitzea aurreikusten da, aurretik erabiltzaileen zentsoa eguneratuko da, esan bezala, udaletik pasa beharko baitute erabiltzaile izan nahi dutenak.
Atxikita dago, protokolo zehatza, konpromezu orria eta eskabidea.
Edozein zalantza:gazteria-kultura@itsasondo.eus