EUSKARA GURE HIZKUNTZA, EZPAINETAN LORATZEN DA

Euskararen eguneko ospakizunaren baitan proposamen ezberdinak atera ziren ikasle eta irakasleen artetik.
2. ziklokoek euskararen erabileraren inguruko datu bilketa egitea adostu zuten. Horretarako, famili eta irakasleentzat galdetegiak sortu eta zabaldu zituzten. Ondoren, jasotako datuak grafikoen bidez adierazi eta ondorio batzuk atera zituzten. Ondorio horiek kontutan hartuta, euskararen erabilera bultzatzeko kartelak herriko gune ezberdinetan jartzea adostu zuten.
3. ziklokoek, berriz, euskal kulturako jakituriaren adierazpide diren esaera zaharrak berreskuratu eta herrian zebrabide eta eskaileretan inprimatzea adostu zuten. Horretarako, udalean baimen eskaera egiteko gutuna idatzi eta sarrera eman zioten. Ondoren, udaleko ordezkariekin harremanetan jarri eta udalean zeuden esaera bildumak eskuratu zituzten. Gero, horiek aztertu, esanahiak atera eta aukeraketa egin genuen. Orain esaera hauek zebrabide eta eskaileretan inprimatzeko unea iritsi da
Atzo (ekainak 10) zein gaur (ekainak 11) herriko eskailerak eta zebrabideak margotzen aritu dira ikasleak.
Ea guztion artean gure hizkuntza zaharra herriko gune guztietan loratzen dugun!
ARGAZKI GALERIA IKUSI