MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIOA 21-22
Jada ikasle zaretenoi lehentasuna emanez, 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea hastera doala jakinarazten dizuegu.
- 2020/2021 urtean ikasleak izan direnak eta jarraitu nahi dutenek, matrikula automatikoki berrituko zaie.
- Musika eskolan ikasketak egiten jarraitu nahi ez dutenek, baja jakinarazi behar dute. Apirilak 26tik-30era bitarte.
*Horrela egiten ez baduzue, ikasleak Musika Eskolan jarraitzen duela ulertuko dugu eta beraz, automatikoki, 2021/2022 ikasturterako matrikulatua geldituko da.
*Matrikulazio automatikoko epe honetan sartuta daude, baita ere, Kontaktuko, Hizkuntza Musikaleko eta Haserako-Hastapen Hizkuntza Musikaleko ikasleak.
- Hizkuntza Musikaleko 2.mailako ikasleak musika tresna aukeratu beharko dute. Maiatzak 3tik 7ra bitarte.
- Ikasle berrien matrikulazioa, Maiatzaren 24tik-28ra bitarte egingo da.
- Eskaera guztiak (baja, alta eta aukeraketa), Udaletxeko harreran egin beharko dira (astelehenetik-ostiralera 8:30-13:30)
*2021/2022 ikasturterako matrikula, datorren irailean kobratuko da, ohiko Kontu-Korrontetik pasako da (aldaketarik bada jakinarazi)
OHARRAK:
- Matrikula automatikoa (onartzeak, esan nahi du horretarako aurreikusitako datetan ez uztea) ikaslea, gurasoak edo tutoreak behartzen ditu matrikulatutako guztiko hileko ordainketa guztiak egitera.
- Halaber, Zentroak plaza-erreserbarako eta aipaturiko ikaslearentzat, kurtso osorako ikasle orduen esleipenerako konpromisoa hartzen du