Baratze ekologikoa lortzeko eskabidea
Baratze ekologikoa lortzeko eskabidea
Itsasondoko Udalaren herri lurretan herri baratze zati bat libre geratu da. Baratzea eskuratzeko interesa duenak eskabidea aurkeztu beharko du udaletxean. Izena emateko inprimakia udaletxean bertan eskuratu ahal izango da, erabilera arautzen duen arautegiarekin batera. Otsailaren 22a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Era berean, baratzeetarako edota lorategietarako erabilgarria den konpost lurra eskuratu nahi duenak ere udaletxean egin behar du eskaera. Eskaera egindakoan zehaztuko zaio interesa duenari nora eramango zaien konpost lur hori.