KZ GUNEA ZUZENEKO HITZALDIAK YOUTUBE BIDEZ

URRIKO HITZALDIAK 
 
KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko.
Datorren asteko hitzaldien plangintza honako hau da:
2. astea: Bideokonferentziak egiteko aplikazioak
- Urriak 6, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 8, 11:00 - 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.
 
Hala, eskertzen dizuegu zuen ohiko kanalek online hitzaldien modalitate berri hau zabaltzea eta horrela herritarrengana iristea.