UDALETXEAN JASO DIREN MASKAREN BANAKETA
Herritarra, Udaletxean zenbait maskara jaso ditugu, behar gehien duten herritarren artean banatzeko.
Adin nagusiko herritarren artean banatu dira horietako batzuk, eta geratzen direnak garraio publikoa erabili beharrean izango diren herritarren artean, zein behar bereziak dituztenen artean banatzea da gure asmoa.
Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzen duzulako edo beste egoera bereziren batean zaudelako maskarak jasotzeko beharra baduzu, telefonoz deituta (943-88 11 70) edo korreo elektronikoz eskatzeko aukera izango duzu: joseluis@itsasondo.eus
Itsasondon, 2020ko maiatzaren 11n