laguntza psikologikoa eskaintzeko programa

Laguntza psikologikoa
Eusko Jaurlaritzak laguntza psikologikoa eskaintzeko programa berri bat jarri du martxan: ADI. Konfinamendu garaira eta alarma egoerara egokitzeko zailtasunaren ondorioz, ondoez emozionala areagotu zaien herritarrei laguntza psikologikoa eskaintzea da programa berriaren helburua. Aurrez zituzten arazo psikologikoak areagotu zaizkien lagunei zein sortu diren premia berriei erantzuteko sortu da programa berri hau.
Printzipioz, telefonoz edota online eskainiko da laguntza psikologikoa, eta premiarik larrienetan eta beharrezko ikusten denetan, aurrez aurre. Laguntza behar duen edonork 688-76 82 18 telefonora dei dezake, edota dispositivoadi2020@gmail.com helbidera idatzi. Zerbitzuaren ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 13:00etara.
Azpiko artxiboan dituzue ADI programaren xehetasun guztiak.