ARAU SUBSIDIARIOETAKO BILERAKO AKTA 2007/01/23
Arau Subsidiarioen berritzearekin hasi garenetik etxebizitzen gaia lantzen aritu gara orain arte. Gaurkoan ekipamenduak landuko ditugu: datozen urteetan Itsasondok zein ekipamendu behar dituen, zeintzuk priorizatu behar diren eta non kokatu behar diren eztabaidatu eta adostuko dugu denon artean. Gaurkoan honako hauek bildu gara:Xabi, Maite, Iker, Emma, Pili, Luis, Jaione, Jose Luis, Joxe, Juan Mari, Manuel, David, Ana Mari, Josetxo, Dani, Rosa eta Zuberoa.
Gaurkoan ere lan-talde polita eratu dugu eta lanari ekin diogu!
Gogoratuz...
Aurreko astea etxebizitzen inguruan eginiko batzarrean adostutako eta eztabaidatutako puntuak gogorarazi ditugu ekipamenduen gaiari heldu aurretik. Labur-labur:
Babestu eta tasatuen kopurua ahal den altuena, betiere udala hipotekatu gabe.
Metro karratuaren prezioari mugak jartzeko bideak aztertu behar dira eta mota ezberdinetako etxebizitzak egin.
Gaur zein ekipemdu behar dituen Itsasondok, hauetatik zeintzuk duten lehentasuna ezarri eta beraien kokapen posibleak aztertzea izango da gure lana.
Itsasondok behar dituen ekipamenduek zein izan behar duten jakiteko « ideien ekaitza « izeneko ariketa burutu dugu, ekipamendu posibleen zerrenda bat lortu asmoz. Hona guztion ekarpenekin ateratako ekipamendu zerrenda:
Antzokia - zinema Eskola
Piszina Janaridenda/dendak
Taberna Bilera-lekuak
Haurtzaindegia Ludoteka
Kiroldegia / kirolgunea Informazio bulegoa
Nekazalturismoa Udaletxea
Kultur-etxea Mediku etxea
Eguneko zentrua / Zahar egoitza Kutxa
Komun publikoak
Zerrenda honetatik, lehentasuna duten ekipamenduak zein diren adosteko bi taldetan banatu gara, adinaren arabera; adin-talde bakoitzak izan dezakeen ekipamendu beharra desberdina izan daitekeelakoan. Hona hemen bi taldeen ondorioak, bateratuta:
Bi taldetan hiru ekipamendu hauek atera dira amankomunak:
- Udaletxea / kultur etxea
- Denda
- Kirolgunea
Priorizatu diren beste ekipamenduak:
- Taberna
- Komun publikoak
- Zahar egoitza + eguneko zentrua
- Nekazalturismoa
Udaletxea/kultur-etxea: talde batean, Udaletxea berritu beharra ikusten da eta eraikin berdinean beste ekipamendu batzuk barneratzea: Antzokia, bilera gelak, kultur-etxea, ludoteka, etab. Beste taldean, berriz, kultur-etxe bat behar dela aipatzen da eta kultur etxe honetan: antzokia, zinema, bilera gelak, ludoteka eta informazio bulegoa barneratzea.
Ekipamenduak priorizatu ondoren, kokaleku posibleak zein izan daitezkeen erabaki dugu. Hona hemen bi taldetako ondorioak:
Udaletxea + kultur etxea: Bi ekipamendu hauek aparte egin beharrekoak direla ikusten da. Kultur etxea herrigunean, apaizetxean.
Kirolgunea: Frontoia dagoen tokian.
Dendak: Zentruko lokal komertzialetan. Merkalden egin behar diren etxeetan izan daiteke.
Zaharren egoitza + eguneko zentrua: Hau ere zentruko lokal komertzialeetan (Merkalden egingo diren etxeetan)
Komun publikoak: Eskola aldean eta udaletxe ondoan.
Udaletxea + kultur etxea: Udaletxea dagoen lekuan. Dagoena baino handiagoa eta ondo preparatuta. 2-3 pisokoa igogailuarekin. Bertan zinema ikusteko aukera izan, bilera gelak eduki, jubilatu etxea,.... Udaletxearen atzekaldea hartuz.
Denda: Janaridenda handiagoa egin, lokal komertzialak badaude eta. Beti etxe hutsei begira ari gara baina lokal hutsak ere badaude. Denda aurrean aparkalekua edukitzea beharrezkoa da.
Kirolgunea: Merkalde inguruko aparkamenduaren bukaeran
Zaharren egoitza eta komun publikoak: Udaletxea dagoen tokian.
Hemendik aurrera, zer?
Gaurkoan egin dugun lanarekin, ekipamenduaren gaiarekin bukatu dugu momentuz. Hontaz amaitutzat emango dugu. Hurrengo bileran, berdegune, aisigune eta industriaguneen gaia landuko dugu.
Gogoratu!!!
Noiz? Urtarrilaren 30an, 7.30etan.
Non? Udaletxean
Zer egingo dugu? Berdegune, aisigune eta industriaguneen beharra eta hauen kokapena zehaztu
Eskerrikasko parte hartu duzuen guztioi!!!!!!!!