SANTA AGEDA ESKEA
Otsailaren 4ean, igandea, Santa Ageda bezpera dugu.
Aintzina errotutako ohiturari jarraiki eta euskalerriko hainbat herrietan bezela, Santa Ageda bezperako eskea burutuko da Itsasondoko txokoetan zehar. Aurten igandea izaki, irteera ordua arratsaldean izan beharrean goizera aurreratu da. Hitzordua Herriko Eskola aurrean goizeko 9etan izango da. Ahalik eta herritar gehienen partaidetza eskertuko da.