Datuen babesa
Datuen babesa
www.itsasondo.net nahiz www.itsasondo.eus domeinuetarako bisita era anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.
Direlako datuok Itsasondoko Udalak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.)
Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
Itsasondoko Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:
- Datu base horrekin Itsasondoko Udalak zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
- Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uzteko.
- Datu haietara edozein unetan sartzeko.
- Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.
Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:
ITSASONDOKO UDALA
KALE NAGUSIA 24
20249 ITSASONDO
GIPUZKOA