Oihana Kortazarren hitzaldia kirol astearen bueltan
Kirol asterako prestatutako egitarauaren barruan Oihana Kortazarren hitzaldia izan genuen atzo arratsaldean. Mendi lasterkaria da Oihana eta bere esperientzia kontatzera etorri zen. Gaztetatik gustatu izan zaio kirola egitea eta pixkanaka pixkanaka, hainbat kirol ezberdin egin eta gero orain dagoen lekuraino iritsi da. Bere ibilbide arrakastatsuan zehar ama ere izan da, bi aldiz gainera! Momentu hauetan geldialditxoa egin behar izan bazuen ere oso garbi zeukan mendi lasterketetan jarraitu nahi zuela, beraz amatasunaz gozatuz ez zuen inoiz amets hau bertan behera utzi.
Familiaren babes handiarekin, munduko lasterketa askotan parte hartu du eta baita irabazi ere! Kirolari aparta denaren zalantzarik ez daukagu eta berak dioen bezala etorkizun luzea du oraindik aurretik, beraz animo zure ibilbidean Oihana eta mila esker atzoko hitzaldiagatik.