Urkia eta Gohierri Auzoetako Landa-Ingurunea

TOPONIMOA Urkia - Gohierri
AUZOA Urkia eta Gohierriko Bidea
NATUR GUNEA Korridore Ekologikoen Amortiguazioa Gunea
DESKRIBAPENA

Itsasondoko landa-eremuko paisaiaren adibide adierazgarriena Urkia eta Gohierri auzoetan aurkitzen dugu. Pasaia mota honetan, ohikoa den bezala, izaera naturaleko habitatekin batera (baso natural heldu eta gazteak) izaera seminaturaleko beste batzuk aurkitzen ditugu (larre eta belazeak, landare-hesiak, fruta-arbolak...). Habitaten mosaiko honek garrantzi ekologiko handiko eremua bilakatzen du hau; aberastasun paisajistikoa, ekologikoa, faunistikoa eta floristikoa uztartzen baitira bertan.

Elementu garrantzitsuenen artean Ioia eta Urkiako larre eta belatzeak, bi landa eremu hauen arteko korridore funtzioa betetzen duten baso autoktonoak eta Gohierri auzoko errekastoak aurkitzen dira, non babestutako 13 animalia espezie aurkitzen diren.

KOKAPENA Ortoargazkia